Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
4. jardunaldia. Etxarri Aranatz 0 - Lagunak 2Etxarrikoen lehen porrotaLarunbatean Etxarrik etxean Lagunak taldearen aurka jokatu zuen eta 0-2 galdu zuen neurketa. Etxarriarrek ongi jokatu zuten eta zerbait gehiago merezi izan zuten, baina arbitroaren jokaerak eta hutsegiteek ez zuten markagailuari buelta ematea posible egin. 4. jardunaldia. Altsasu 2- Beti Kozkor 1Altsasukoek beste garaipen batAltsasu 4. jardunaldian Beti Kozkorrekin neurtu zen eta ongi merezitako 3 puntu erdietsi zituen etxean. Partida polita eta bizia izan zen. Borroka eta lehia handiko neurketa izan zen. Ligako lehen 2 jardunaldiak galdu ostean, azken 2 garaipenek guztiz itxuraldatu dute Altsasukoen egoera.