MRA Navarrak ligako lehen partida galdu zuen

Guaixe 2007ko urriaren 9a

Larunbatean MRA Navarra Mostolesen aurka aritu zen jokoan eta 6-4ko markagailuarekin neurketa galdu egin zuen. Talde irurtzundarreko jokalariak ongi aritu ziren baina ez golak sartzeko orduan izugarrizko zailtasunak izan zituzten. Gainera MRA Navarrako Gascon jokalaria baloia eskuarekin ukitzeagatik kanporatu zuen arbitroak eta Imanol Agirreren mutilei gauzak zaildu baino ez zitzaizkien egin.4. jardunaldia jokatu eta gero, MRA Navarra sailkapenean 5. postuan da 7 punturekin. Hurrengo partida gaur, asteartea, 20:30ean Iruñeako Unibertsitate Publikoko pabiloian jokatuko du Caja Segobiaren kontra. Azken talde horrek, 5. jardunaldia baino lehen, 2 puntu baino ez ditu. MRA Navarrak, 6. jardunaldia ostiralean, Pozo de Murtziaren aurka, Murtzian, jokatuko du. Bera sailkapeneko liderra da une honetan.