Lehen partida galdu

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Ostiralean jokatu zuten Altsasuko senior mailako neskek 2007-2008 denboraldiko lehen partida ofiziala eta 36-67 galdu zuten etxean. Nafarroako Unibertsitate Publikoko San Ignacio taldearekin neurtu ziren eta markagailuak adierazi bezala, erraz galdu zuten. Norgehiagoka ostiral iluntzean 20:15ean hasi zen eta Zelandiko kiroldegian jokatu zen. Izan ere, Altsasuko taldeak ligako etxeko partidak adierazitako ordu eta jolastokian eginen ditu. Asteburukoarekin puntu 1 baino ez dute Fermin Herreroren neskek eta sailkapenean neurketak galdu zituzten gainontzeko taldeekin berdinduta ageri dira. 2. jardunaldia Marianisten aurka jokatuko dute bihar, 17:30ean, Iruñeko Azpilagaña kiroldegian.