Uhartearrak bigarrenak sailkapenean

Guaixe 2007ko urriaren 10a

Larunbatean etxetik kanpo Aralar Mendik Ribera Navarraren aurka jokatu zuen eta 3-8ko markagailuarekin irabazi zuen neurketa. Uhartearrek 3 puntu dituzte jada, eta horiek, 15 taldek osatzen duten sailkapenean, 2. postuan kokatzen dute. 3. jardunaldia etxean jokatuko du Aralar Mendik, Uharte Arakilgo pilotalekuan. Neurketa larunbatean 19:00etan gauzatuko da eta arerio Polo taldea izanen du. Azken horrek, oraindik ez du punturik eskuratu eta sailkapen orokorrean behe aldeko postuetan dago.