Derbya altsasuarrentzat

Guaixe 2007ko urriaren 15a

Larunbatean erregional mailako derbya jokatu zen Etxarrin eta garaipena altsasuarrentzat izan zen. Irabazleek gola egiteko orduan finago ibili ziren. 4 golak Fernandez, Palomare, Ramos eta Hualdek egin zituzten. Etxarrikoenak Artzai eta Ruedak sartutakoak izan ziren.6. jardunaldiaIgandean, Altsasuarrak Lagunak taldearekin neurtuko dira etxetik kanpo. 6. jardunaldi horri ekin aurretik, talde sakandarra 3.a da sailkapen nagusian eta Lagunak taldea 2.a. Hortaz, partida estua aurreikusten da. Etxarriarrak, berriz, Ardoiekin neurtuko dira etxetik kanpo, ere bai. Azken hori 5. da sailkapenean 5 punturekin eta etxarriarrak 4.ak dira 7rekin. Garaipena eskuratu nahi badute, etxarriarrek lan egin beharko dute 3 puntuak eskuratu ahal izateko.