Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prentsa agerraldian presoen senideek salatu zuten haien familiakoen gaixotasuna "kartzelak eragin ala kartzelak okertu" dizkieela eta, batzutan "kartzelak gaixotasunak eragin eta, gainera, okertu" egin dizkiela nabarmendu zuten. Espetxe politikak heriotza eragiten duela adierazi zutenHorren aurrean Etxerat-ek eskatu zuen euskal presoak Euskal Herriratzea eta "edozein herritarrek bezala, unibertsala den osasun asistentzia duina jasotzeko eskubidea" izatea. Salatu zutenez, presoek "ezin dituzte konfiantzazko medikuak kontsultatu". Horrekin batera, Etxerat-ek nabarmendu zuen presoak "dituzten baldintzetan egonik, ezinezkoa da haiek ongi egotea". Horregatik gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen politikoen "osasun egoerak oraindik eta gehiago okertu" daitekeela azpimarratu zuen Etxerat-ek. Egoera horri aurre egiteko Etxerat-ek herritarrei "konpromisoak" eskatu zizkieten, "bat egiteko eskaera hauekin". Horretaz gain, Euskal Autonomi Elkarteko eta Nafarroako arartekoarekin biltzeko asmoa ere azaldu zuen presoen senideak biltzen dituen erakundeak.