Berriz ere galdu

Guaixe 2007ko urriaren 16a

Aurreko asteburuan Altsasuko senior mailako neskek ligako 2. partida etxetik kanpo Maristas taldearen aurka jokatu zuten. Ordukoan, 33 puntuko aldearengatik galdu egin zuten, markagailuak 66 eta 33ko emaitza utzi baitzuen. Denboraldi ofizialeko 2. jardunaldia eta 2. porrota izan zen asteburukoa. 3. jardunaldian Altsasuko taldeak Talleres Lamaison hartuko du etxean. Neurketa, ohi bezala, Zelandiko kiroldegian jokatuko da. Gaur iluntzean, 20:15ean, hasiko da norgehiagoka. Talde altsasuarra 2. jardunaldia eta gero sailkapen nagusian azken aurrena da 2 punturekin eta Talleres Lamaison, berriz, 3.a da 3 puntu erdietsita.