Gurasoendako, kontu txikiak

Guaixe 2007ko urriaren 18a

Haren bidez, gurasoek euskarazko haur kantak, jolasak, esaerak eta beste ikasteko aukera izanen dute, gero haien umeekin euskaraz jolastu ahal izateko. Izan ere, guraso askok aspaldiko euskal kantak eta jolasak besterik ez dakizkite, eta beste batzuk, ezta hori ere. Ikastaro horren bidez Euskara Zerbitzuak gurasoei tresnak eman nahi dizkie umeekin euskaraz aritu daitezen eta, horrela, gurasoengandik seme-alabengana euskararen transmisioa etxean has dadin. Txikiek hizkuntza bere egiteko aparteko garrantzia baitu horrek. IkastaroaSortzen erakundeko begiraleek emanen dute gurasoei zuzendutako ikastaroa. 8 orduko iraupena du eta 3 talde eratuko dira. Haietako bi Altsasuko Txirinbulo haur eskolan izanen dira. Bata gaztelaniaz (azaroaren 12, 13, 19 eta 20an, astelehen eta astearteetan) eta, bestea, euskaraz (azaroaren 15, 16, 22 eta 23an, ostegun eta ostiraletan). Bi ikastaro horien ordutegia bera da, 15:00etatik 17:00etara. Hirugarren taldea Etxarri Aranatzen sortuko da, kultur etxean eta ikastaroa euskaraz izanen da (azaroaren 13, 16, 20 eta 23an astearte eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era). Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakitera eman duenez ikastaroen hizkuntza behin behinekoa da. Eskaeraren aldabera aldatu daiteke. Aldi berean, antolatzaileek jakitera eman dute haurrak zaintzeko zerbitzua egonen dela. Bakarren batek kontu txikiak izeneko ikastaroan izena eman nahi badu lastailaren 31era arteko epea du eta 948 464 840 telefonora hots egin edo erabilera@sakana-mank.com helbidera jo dezake.