Agerre-Txueka txapeldun

Guaixe 2007ko urriaren 15a

Nesken txapelketan Etxebarria ahizpak ziren faborito. Haiek irabazi zuten iazko txapela eta ostiralekoan ere lan ona egin zuten, baina Agerre Lizarragabengoakoak eta Txueka arbizuarrak 3 segundo gutxiago behar izan zituzten lana amaitu eta txapela eskuratzeko. Bikoteek 45 ontzako enborrari hamar epai etzanda eman behar izan zizkioten.  Emakumeen artean lehia handia izan zen, eta ez lehen  2 bikoteen artean soilik, Etxebarria-Astondoa bikoa ere beste bien parean ibili zen. Azkeneko epaian sartu arte ez zen txapel zeinek eramango zuen jakiterik izan. Amaieran hiru lehenak 5 segundoren barruan sartu ziren, eta hori Barakaldoko finalean izandako orekaren adierazle izan zen. Nesken sailkapena1. Agerre-Txueka                6:172. Etxeberria ahizpak         6:203. Etxeberria-Astondoa     6.224. Aristegi-Galarregi          6.415. Nuñez-Lopez                  9.056. Apodaka-Moreno        Ez zuen amaitu