Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztira 14 argazki izanen dira, 50x70 neurrikoak eta Nafarroako nahiz beste probintzia batzuetako argazkilariek egindakoak. Altsasun ikusgai izanen den erakusketarako, gainera, antolatzaileek Sakanako 5 argazki erantsi dituzte, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irañetakoak hain zuzen. Argazkiez gain, informazio panelak izanen dira zuhaitz zaharren balio kultural zein ekologikoa azalduko dutenak. Era berean, Zuhaitz Zaharren Lagunak elkartea ezagutzeko parada ere izanen da. ElkarteaZuhaitz Zaharren Lagunak elkartea, Zuhaitz zaharren eta baso helduen kontserbazioan eta tokiko bioaniztasunean interesaturik dauden jakitun, aditu eta zaleen elkargunea da. Elkartearen helburu zuhaitz zaharren eta baso helduen baloreak zabaltzea da, baita enbor hilen kontserbazioa bultzatzea ere. Era berean, zuhaitz zaharrak eta horiek gordetzen dituzten basoak katalogatzeko asmoarekin dihardu elkarteak, finean, zuhaitz horiekin loturiko bioaniztasunaren ezagueran sakontzeko lan egiten dute zuhaitz zaharren lagunek. . Elkarte nafarra gaian interesa duen orori dago zabaldua eta horretarako, beste batzuen artean, www.arbolesviejos.org web gunea abian dauka. Gainera, arbolesviejos@wanadoo.es posta helbide bidez, elkartekideekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera dago.