Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mª Isabel Sayasek eta Jose Antonio Secok odolemaile nagusiaren domina jaso zuten 60 alditan baino gehiagotan odola eman izanagatik. 50 aldiz emateagatik urrezko domina jaso zuten Juan Jose Aldasorok, Mariano Elizaldek, Felix Goikoetxeak, Benito Izagirrek eta Roman Vazquezek. Mª Carmen Bautistak, Luis Tomas Eceolazak, Faustina Fresnedak, Pedro Jose Iriartek, Benjamin Manjonek, Jose Andres Pueyok, Fco. Jose Rivero de la Martak, Genaro Rodriguezek eta Jorge Ruizek, berriz, 25 alditan odola emateagatik zilarrezko domina jaso zuten. DatuakLarunbatekoan jakitera eman zutenez, Altsasun iaz 655 odolemaile zeuden, 2005ean baino 21 gehiago. Bazkideen artean 398 izan ziren odola eman zutenak eta beste 257 odola eman ezinik, bajan, geratu ziren medikuak hala aginduta edota adinagatik.Asteburuko ospakizunean aditzera eman zenez iaz 230 altsasuarrek eman zuten odola gutxienez behin. Horretaz gain, 12 odolemaile berri egin ziren, 2005 urtean baino 8 gutxiago. Guztien artean 373 odol emate egin zituzten Altsasun. 2005eko datuak kontuan hartutan, urte horretan baino 98 emate gutxiago egin zituzten iaz. Elkarteko autobusa herrira, Altsasura, joaten denean, ematen dute odola gehienek eta Iruñeko odol bankuan 79 emate besterik ez ziren egin.