Lastailaren 28ko bezpera kantatuko duena Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza izanen da. Iaz izandako oihartzuna gogoan, altsasuarrek, ziurrenik, santutegiko erretaula erdian dagoen ama birjinari eskainitako himnoa, Nere, (hala hots egiten zion Inozenzio Aierbek) abestuko dute. Himnoak Jose Mari Augusto Mazkiaran musikari altsasuarraren musika eta J. Manuel Agirre Madariaga Aralarko santutegiko kofradearen hitzak ditu. Aralarko santutegiko kantatutako bezperen zikloa Gaudeamus Schola Gregorianak itxiko du. Hori azaroaren 4an izanen da, esan bezala, 16:30ean hasita.