Txapel bat bestearen atzetik

Guaixe 2007ko urriaren 22a

Aizkolari etxarriarrak ligako txapela orain aste batzuk lortua zuen. Lehiaketa amaitzeko jardunaldi batzuk falta zirela, jada, eskuratua zuen saria. 6 jardunaldi jokatu zituen Nazabalek eta 6etan izan zen nagusi. Nazabal 18 puntu erdietsita, 2. sailkatu zen Larretxeak baino 2 puntu gehiagorekin, eskuratu zuen Ligako txapela. Altsasuko saioak baina, garrantzi berezia bazuen txapelketako Kopa ere jokatzen baitzen. Aizkolari etxarriarra zen faborito eta ala suertatu zen. Nazabal lasai hasi zen, baina iraupen luzekoa proban, bi kana-erdiko eta beste bi 60 ontzako erdibitu beharrekoan, bere maila ezarri zuen eta aurkariei ez zien ezta arnasarik ere hartzen utzi. 9:31 izan zen Nazabalen marka. Arrospide 2. izan zen (11:01), Larretxea 3. (11:28) eta Arria V.a 4. (11:58). Asteburukoan, txapelketako ligan sailkatutako lehen 4 aizkolariek jardun zuten: Floren Nazabal, Donato Larretxea, Angel Arrospide eta Xabier Orbegozo "Arria V". Aizkolarien ligan egin bezala, lehen proban 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztuz abiatu ziren. Bigarren lanean, tamiana bereko enborra erlojuz kontra erdibitu zuten.. Horren ostean, kana-erdiko bat zutik moztu zuen aizkolari bakoitzak eta bukatzeko, laugarrenean oinbiko bat moztu zuten.  Ligako Txapeldunen Finalak ondorengo emaitzak utzi zituen:1. Floren Nazabal                       15:402. Anjel Arrospide                       17:003. Donato Larretxea                   17:494. Xabier Orbegozo "Arria V"     19:42