Bi puntuk ihes egin zuten

Guaixe 2007ko urr. 23a, 00:00
8. jardunaldian Irurtzungo taldea Azkar Lugoren kontra arituko da etxetik kanpo. Azken hori sailkapen nagusian 6. da 17 punturekin. MRA Navarra 2. da 14 punturekin, liderra den Bartzelonarekin puntutara berdinduta.SelekzioaEspainiako Selekzioarekin jokatzeko lehen deialdian Javi Eseverria kanpoan gelditu eta gero, bigarrenean deitu dute. Selekzioan agintari aldaketa izan zen eta MRA Navarra taldeko kapitaina den Eseverria, ordura arte taldean ohikoa izan arren, kanpoan utzi zuten. Alabaina, bigarren deialdian gogoratu dira berarekin eta Otxabagabiako jokalaria han izanen da. Adiskidantzako neurketa horiek lastailaren 29 eta 30ean Rumanian jokatuko dira. Areto futboleko talde irurtzundarretik, Eseverriaz gain, Ortiz ere izanen da. Azken hori, lehen deialditik ari da selekzioan parte hartzen.