Udazkeneko bira bere arrastoa uzten hasi da

Guaixe 2007ko urriaren 24a

Burundako bi herrietan, azaroaren 23an eta 24an, antzezlan bera ikusteko aukera izanen da, Babel munduan, Vuela Bonita Korporation Antzerki Taldearen lana. Ergoienako herrian, berriz, Oberena dantza taldearen saioa izanen da abenduaren 8an. Horretaz gain, esan beharra dago kultur programa horrek Etxarri Aranazko abesbatzaren kontzertua iragarri duela abenduaren 9rako, Paternaingo elizan.Ibarreko 5 herri horietaz gain, Udazkeneko bira Nafarroako 69 herrietara zabalduko da. Hori bai, guztiak ere 200 eta 1.000 biztanle artekoak. Herrietako arduradunek departamentuak egindako musika, antzerki, dantza, zinema eta folklore eskaintzaren artean aukeratu dute.