Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aretxabaletakoa sortzez, 1970. urtean Iruñeko San Fermin ikastolako zuzendari izendatu zuten eta jubilatu zen arte bertan aritu zen, 1984ra arte, alegia. Zuzendaritza lan horretaz gain, herrietan sortzen ari ziren ikastolen suspertzaile izan zen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun esaterako. Gurasoekin makina bat bilera egin zuen eta irakasleak bilatzeko lana ere hartu zuen. Jesus Atxa Agirre euskaltzain ohorezkoa ere bazen.