Frontoia eta jolas parkea konpontzen ari da kontzejua

Guaixe 2007ko urriaren 25a

Iraila akaberan hasi zen Irañetako eraikuntza enpresa bat frontoia konpontzeko lanak egiten eta aurki despedituko ditu egin beharrekoak. Aipatutako lana egiteaz gain, ezker paretaren azken koadroen parea ere konpondu da. Horrekin batera, pilotek urrun alde ez egiteko frontis gainean eta eskuinean dagoen hesia ordezkatu eginen da.  Bestalde, pilotalekutik gertu dagoen haurrendako jolas parkean ere lanak egiten ari dira. Ihabarko Kontzejuaren asmoa da jolas parkeak zuen hareazko lurraren ordez gomazko bat jartzea. Dagoeneko harea kendu dute eta haren ordez hormigoia zabaldu dute. Hormigoiaren gainean gomazko zorua eta jolas parke inguruan hesia jartzea besterik ez da falta.