Dermioko bideak berritzen

Guaixe 2007ko urriaren 25a

Hala, martxoan eta apirilean izan ziren uholdeengatik jasotako kalte ordainak ibaia zeharkatzen duen zubitik Uharte Arakilgo mugara arteko, Iberas arteko, bidea konponduko da. Dermioko bidearen zati bat porlanez eginen da eta bestea kaskailuarekin. Guzti-guztia porlanez eginen den dermioko bidea herritik Urruntzure iturburu ondoko errotara, Araitzar etxera, daraman bidea izanen da. Horretarako Abeltzaintza Departamentua zenaren laguntza jaso du Irañetako Udalak.