Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko seme horren izena hartuko duen karrika Espila deitzen den inguruan eginen da, botika eta pisu batzuen arteko lurretan. Urbanizazio berria eginen da eta udalak egindako birpartzelazioarengatik karrika berria zabalduko da eta hura izanen da euskaltzainaren izena eramanen duena. Bestalde, bilkura berean, Bakaikuko udalak erabaki zuen Espila eremuko urbanizazio proiektua Suedin S.L. enpresari ematea. Egitasmoaren truke udalak 23.500 euro inguru ordainduko du.