Bi aktore dira antzezpenaren zama eramaten dutenak. Alde batetik, Arantxa Gurmendi, antzerkian, telebistan eta zineman eskarmentu handia duen aktorea, eta, bestetik, Jon Gaubeka, azken 4 urtetan hainbat lanetan parte hartu duen bilbotarra. Haiekin batera, eskenatokian JUMN JUM musika taldea eta Mamadu izanen dira, Afrikako musika zuzenean jotzen. Bi munduMaite Agirrek sortu eta zuzendutako antzezlanak bi munduren arteko erlazioaren berri ematen du. Bi mundu horiek bi pertsonek ordezkatzen dute: Ixi (Arantxa Gurmendi) barazki saltzailea eta Norden (Jon Gaubeka) musika saltzaile gazte afrikarra. Biek ere mundu biren arteko talka islatzen dute, bai kultura ezberdintasunagatik baita adinagatik ere.Istorio, abesti, amets, oroitzapen, dantza eta esaeren bitartez batak bestearen mundua ezagutuko du. Bi fruitu motek bat egiten dute antzezlanean: batetik, fruitu heldua, alaia eta sentsuala; bestetik fruitu gaztea, freskagarria eta zapore garrazduna. Gainera, musika uztartzen dute; txinpartaz eta musikaz beteriko enkontrua izango da. Protagonistek etengabe aipu egiten diote haien musika unibertsoari, haien berezko kantuei eta haien baladei. Musika haria Jum Jumek eta Mamaduk jarriko diote, zuzenean.