Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala, gaur, 20:00etan, elkartearen egoitzak mikologia gaia hartuta Chema Ausinek eta Jose Ramon Belokik hitza hartuko dute. Mikologian adituek azaldutakoa praktikan jartzeko eskaintza ere egina du Lakuntzako Pertza elkarteak. Izan ere, larunbaterako antolatua dagoen mendi irteeran zizak bilatzera joanen dira, 09:00etan. Basoan opatutako fruituekin elkartera itzuli eta han klasifikatu ondoren, eguerdian, erakusketa antolatuko dute. Elkarte lakuntzarraren kultur hamabostaldia asteazkenean izanen den hitzaldiarekin despedituko da. Elkartearen egoitzan, 20:00etan, Amel Jdik eta Youness Elmarhoumek Marokotik Lakuntzara izenburua duen hitzaldia eskainiko dute.