Magia saioa Iturmendin

Guaixe 2007ko urr. 26a, 00:00
Bere ikuskizunean Erizek fantasia eta errealitatea, magia eta umorea elkartzen ditu emanaldi entretenigarria eskaintzeko. Txikienek Eriz magoarekin aparteko arratsaldea pasatzeko aukera dute. Euskararen ZirimolaSakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker sortu da kultur programa hori. Bere helburua euskarazko kultur jarduerak Sakanako herrietara eramatea da. Euskararen Zirimola programaren barruan formatu txikiko emanaldiak eskaintzen dira, euskaraz, eta haur, gazte eta helduei zuzendutakoak dira. Udaberri partean zenbait emanaldi programatu eta gero, udazkenean berriro indarra hartu du Zirimolak.