Gozamenez programa martxan da

Guaixe 2007ko urriaren 26a

Gozamenez programaren bidez sexualitatea jakin-minez, askatasunez eta beldurrik eta lotsarik gabe landu nahi da gazteekin. Azken finean gazteek sexualitatea ere bizi dutelako. Programa abianAurtengo Gozamenez dagoeneko martxan da. Bigarren hezkuntzako ikasleek ipuin kontalari baten saioarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo (gaztelaniaz) eta gaur (euskaraz) Altsasuko Iortia kultur gunean. Fantasien, ametsen, sedukzio jokoen eta maitemintzearen munduan barneratuz, ipuinen bidez maitasuna eta xamurtasuna ezagutzeko aukera izan zuten eta dute ikasleek. Horrekin batera, aurtengo Sakanako Gozamenez programa azaroaren 10ean Etxarri Aranatzen ospatuko den neskazahar eta mutilzaharren egunarekin osatuko da. Antolatzaileek aurreratu dutenez egun horretarako programatutako ekitaldien artean afari erotikoa izanen da.