Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3-3ko markagailuarekin amaitu zen larunbatean Azkar Lugo eta MRA Navarra taldeen arteko neurketa. Irurtzungo taldea partida galtzen hasi zen, baina markagailuari buelta ematen asmatu zuen: 1-2. Hala ere, galiziarrak berriz ere aurreratu egin ziren, eta Javi Eseberria kapitainaren azken golak, azken segundoan, hirunako berdinketa ezarri zuen. Asteburukoa denboraldi ofizialeko 8. jardunaldia zen eta MRA Navarra, denbora horretan eskuratutako 15 puntuei esker, 4.a da sailkapen nagusian. Bihar, ostirala, Zaragoza hartuko du etxean. Azken horrek 5 puntu baino ez ditu besazpian eta 14.a da sailkapenean.