Lakuntzarrak poliki-poliki gora

Guaixe 2007ko urr. 29a, 00:00

Ozta-ozta, baina irabazi egin zuen Lagun Arteak asteburuan. Gares taldearekin neurtu zen eta 1-0koarekin 3 puntu erdietsi zituen. 2 taldeak serio eta gogoekin aritu ziren norgehiagokan. Hala ere, partidaren 2. zatia talde sakandarrarena izan zen eta horrekin garaipena eskuratu zuen. Gola 46. minutuan Unaiek lortu zuen. Lakuntzarrek dagoeneko 13 puntu eskuratu dituzte ligan eta 8.ak dira sailkapen nagusian. Lagunak taldea liderra da 21 punturekin. Hala ere, Lagun Artearen aurretik dauden taldeak oso puntu gutxitara daude eta lakuntzarrei amets egiteko aukera zabaldu zaie. Hurrengo jardunaldian, igandean, Lagunakekin izanen dute norgehiagoka etxetik kanpo, beraz, ez da samurra izango asteburukoa.