Garaipen garrantzitsua etxarriarrena

Guaixe 2007ko urriaren 29a

Larunbatean etxean Etxarrik garaipen garrantzitsua erdietsi zuen liderra garaitu eta gero. Beti Onak taldearekin lehiatu zen eta 0-1eko markagailuarekin amaitu zen neurketa. Talde biak ongi aritu ziren eta irabazteko helburuarekin zelairatu ziren. Etxarriarrek baina, lehen zatian sartu zuten gola eta bigarrenean, emaitzari eusteko egin zuten lan. Azkenean, taldearentzat oso garrantzitsuak diren 3 puntu eskuratu zituzten. 7. jardunaldia eta gero, 10 punturekin, Etxarri taldea 3. da sailkapen nagusian, Altsasurekin puntutara berdinduta, azken horiek 4.ak izan arren. Hurrengo jardunaldian, 2. bueltari ekingo diote erregional mailan eta etxarriarrak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontra arituko dira etxetik kanpo.