Altsasuarren puntu 1 erdietsi zuten

Guaixe 2007ko urriaren 29a

Neurketa amaitzear zela, 93. minutuan, Ardoiek gola sartu eta 2-2ko berdinketarekin konformatu behar izan zuten altsasuarrak. Talde sakandarra neurketaren lehen zatian nagusitu zen. Bigarrenean epaileak hartu zuen protagonismo guztia eta 14 txartel hori eta gorri bat erakutsi zituen. Asteburukoaren ostean, Altsasuarrak 4.ak dira sailkapen nagusian 10 punturekin. Taldeko liderra Beti Onak taldea da 13 puntu eskuratu ondoren. Altsasuk hain zuzen, liderraren kontra, Beti Onakekin, jokatuko du hurrengo jardunaldian etxetik kanpo. Beraz, altsasuarrek neurketa garrantzitsua dute zain.