Igandean Lakuntzan eguraldi ezin hobearekin jokatu zen Zabalarte Klubak antolatzen duen Lakuntzako XI. herri lasterketa. Proba txikienek zabaldu zuten. Aurrebenjamin, benjamin, kimu, infantil eta kadete mailetan aritu ziren adin txikikoak. Maila horietara egokitutako distantziak korritu zituzten eta maila polita erakutsi zuten gaztetxoek. Proba nagusian senior eta beterano mailetan aritu ziren. 156 korrikalarik hartu zuen parte lehian eta denetan azkarrena Antonio Etxeberri izan zen. Emakumetan, berriz, Ana Casares suertatu zen garaile. Etxeberria hasiera hasieratik izan zen nagusi. Probari gogor ekin zion, abiadura bizian, eta atzetik inork jarraitzen ez zuela ikusita erritmoa jaitsi egin zuen. Azkenean, 32:06 minutu behar izan zituen 10 kilometroko ibilbidea egiteko. 2.a Francisco Javier Conesa izan zen eta atzetik esprintean Oscar Primo sartu zen. Emakumeen artean azkarrena Ana Casares triatleta izan zen (36:28), probaren azken 3 edizioetan bezala. Egun Casaresek joko olinpikoetarako plaza bat lortzeko erronka du aurrez aurre. 2. emakumea Ines Donazar izan zen eta 3.a Marta Muñoz. Lakuntzar lehenak ere jaso zuen bere saria, eta igandekoan Aitor Hernaiz izan zen, 40:10eko denbora egin ostean. Sakanako lehen gizonezkoaren saria Antton Zelaiak eskuratu zuen eta emakumeen artean Maitane Txuekak. Korrikalariek orokorrean "proba gogortzat" definitu zuten "ibilbideari 4 buelta eman behar baitzitzaizkion eta hasieratik erritmo bizia jarri baitzen". Sailk Izen-abizenak Herria Denbora Maila1. Antonio Etxeberria Serrano Iruñerria 32:06 Senior giz.5. Antton Zelaia Etxarri Urdiain 34:32 Senior giz.7. Esteban Berdud Garcia Lopez Altsasu 35:12 Beterano giz.9. Fco. J. Gomez Fernandez Altsasu 35:18 Beterano giz.10. Raul Audikana Arrese Olazti 35:21 Senior giz.20. Javier Borrega Perianez Altsasu 36:29 Senior giz. 21. Juantxo Arregi Asensio Altsasu 36:31 Senior giz.28. Mikel Lakuntza Arretxe Arbizu 37:27 Beterano giz.31. Mikel Berdud Garcia Lopez Altsasu 38:12 Senior giz.32. Iban Gonzalez Barroso Urdiain 38:18 Senior giz. 35. Jokin Lazkoz Lekuona Altsasu 38:45 Senior giz.36. Juan Luis Maiza Begiristain Etxarri 38:48 Beterano giz37. Alberto Arrizabalaga Zerain Olazti 38:49 Beterano giz38. Migel A. Aldaz Osinaga Olazti 38:49 Senior giz.40. Fernando Ganuza Fernandez Olazti 38:50 Senior giz.41. Felix Benjumea Motino Altsasu 38:50 Senior giz. 42. Asier Larrion Senar Altsasu 39:00 Senior giz.43. Iñaki Araña Razkin Arbizu 39:02 Beterano giz44. Juantxo Azurmendi Zelaia Altsasu 39:03 Beterano giz48. Gorka Garzia Maya Altsasu 39:23 Senior giz.52. Iñigo Razkin Reparaz Arbizu 39:36 Senior giz. 53. Alfredo Amillano Garasa Altsasu 39:44 Senior giz.55. Santi Agirre Galartza Iturmendi 39:52 Beterano giz. 57. Aitor Hernaiz Ormaetxea Lakuntza 40:10 Senior giz.58. Luis Flores Irurzun Lakuntza 40:22 Senior giz.61. Aritz Pellejero Marin Lakutnza 40:26 Senior giz.62. Alain Pellejero Sukia Lakuntza 40:27 Senior giz. 65. Jesus M. Olmos Amillano Altsasu 40:43 Beterano giz.66. Kaxi Estarriaga Gaston Etxarri 40:57 Beterano giz. 70. Antonio Garcia Maya Altsasu 41:16 Beterano giz. 80. Jose Javier Maiza Begiristain Etxarri 42:10 Senior giz.92. Javier Vilar Orozco Urdiain 44:23 Beterano giz. 93. Maitane Txueka Marin Arbizu 44:31 Senior emak.97. Josi Reparaz Berastegi Arbizu 45:00 Beterano giz. 102. Jone Pelaez Fernandez Altsasu 46:19 Beterano ema106. Jose Merzero Lizarraga Unanu 46:51 Beterano giz. 108. Aitor Azpiazu Etxarri Etxarri 47:17 Senior giz. 109. Juan Pablo Santano Zabala Etxarri 47:37 Senior giz. 122. Patxi Atxa Goikoetxea Etxarri 50:28 Beterano giz. 123. Aingeru Azazeta Villareal Altsasu 51:15 Beterano giz.130. Loli Mendoza Sanzo Arbizu 56:34 Beterano ema133. Edurne Razkin Jaka Etxarri 57:30 Benerano ema Adin txikikoakAurre benjamin mutilak (240 metro)1. Fermin Unzano2. Imanol Iraizoz3. Joseba ImasAurre benjamin neskak (240 metro)1. Laura Zubieta2. Maddalen Mikeo3. Ainara IlundainBenjamin mutilak (600 metro)1. Iñaki Modrego2. Carlos Mahugo3. Aritz LizoainBenjamin neskak (600 metro)1. Ainhoa Uharte2. Lorena Cerezo3. Jenifer RomeroKimu mutilak (800 metro)1. Julen Imas2. Aitor San Martin3. David MartinezKimu neskak (800 metro)1. Ainhoa Clemente2. Sara Modrego3. Saray AramendiaInfantil mutilak (1200 metro)1. Gari Uriarte2. Jon Andueza3. Oskar UrdanozInfantil neskak (1200 metro)1. Andreia Palais2. Sara BlancoKadete mutilak (2400 metro)1. Martin Eslava2. Aitor Mozo3. Fermin AzkarateKadete neskak (2400 metro)1. Karmen Arrieta2. Agurtzane Erdozia