Rajatablak berdindu, Zalduak galdu

Guaixe 2007ko urriaren 31

6. jardunaldia: Bidezarra 4 - Rajatabla 4 / D. Lima 4 - Zaldua 26. jardunaldian Rajatablak Bidezarra taldearekin 4-4ko emaitza erdietsi zuen, berdinketa. Zalduak berriz, Limaren kontra galdu egin zuen. Emaitza horiek eragin dute Rajatabla 8 punturekin sailkapen nagusiko 5. postuan egotea eta Zaldua 8.a izatea 5 puntu eskuratu ostean. Liderra asteburukoari ekin aurretik Lima Taldea da. Asteburuan Rajatablak 2 partida jokatuko ditu, aurretik neurketa bat atzeratu baitzuen. Bihar, osteguna, etxean 15:30ean Gazteberri taldearen kontra arituko da. 2. neurketa larunbatean jokatuko du eta ordukoan, arratsaldeko 15:30ean, Unciti taldea izanen du aurrez aurre. Zalduan partida bakarra jokatuko du: larunbatean, 18:00etan, Antsoinen Gazte Berri taldearekin.