Irristalariek bata bukatu, besteari ekin

Guaixe 2007ko urriaren 31

Iragan igandean amaitu zen Iruñako adin txikikoen liga. 10 eta 16 urte bitarteko 45 irristalari sakandarrek hartu dute parte ligan, Olazti, Altsasu eta Urdiaingoak horiek denak. Igandean ligari amaiera emateko ekitaldi edo festa egin zen Iruñean. Partehartzaile bakoitzak diploma eta oroigarri bana jaso zuen eta jai giroan aritu ziren. Liga 2007ko otsailean hasi zen eta gutxienez hilean behin lehiatu dira txikiak. Sakanako txapelketaAzaroaren 10ean, Olaztin, emango zaio hasiera Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Sutegi Taldeak antolatzen duten Sakanako Irristaketa Txapelketari. 7 jardunaldik osatuko dute lehiaketa eta 2008ko otsaila bitarte luzatuko da. Jakin izan dugunez 102 irristalarik hartuko du parte lehian. Txapelketa txikien arteko harremanak sustatu eta irristaketarekin gozatzeko xedearekin antolatu da.