Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beharrezko azalpenak jaso eta gero, bere erabakia berretsi zuten izurdiagarrek eta lurpeko aukeraren alde egin zuten berriro.Gai horretan Arakilgo Udalak Izurdiagako herritarren iritzia kontuan hartzen duenez, astelehenean bertan jakinarazi zioten Herri Lan Departamentuari izurdiagarrek lurpeko aukeraren alde egin dutela. Ura Duela 7 bat hilabete edo aukera beraren alde agertu ziren Izurdiagako biztanleak: trenbide pasa dagoen tokian lurpeko pasabide bat eraikitzea. Hala, errepidearen ibilbidea apenas aldatuko litzateke. Aukera hori gauzatu zitekeen aztertzeko Nafarroako teknikariek zundaketak egin zituzten inguruan eta 2 metro eta erdiko sakoneran ura agertu zen. Lurpeko pasa egiteko 6 metroko sakoneran zulatu beharko litzatekeela azaldu zuen arkitektoak. Teknikariak esan zuenez lana garestia litzateke, baina arkitektoak esan zuenez teknikoki egingarria da. Izurdiagan trenbide pasa kentzeko gainontzeko aukerak ez dituzte gogoko. Begirada orainean eta etorkizunean jarrita dute. Oraina trenbide pasa kentzea da eta etorkizuna Abiadura Handiko Trena. Biekin kezkatuta daude herrian.