Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala, Arbizuko Udalak aurten 73.332,76 euroko diru laguntza jasoko du eta heldu den urtean, berriz, 23.332,76 eurokoa. Lanak dagoeneko hasi dira eta heldu den urte hasieran despedituko dira. Hauek dira eginen diren lanak: Teilerietako bidean, 600 metro linealetan asfaltoa zabaltzea; Ferdaiako bidean, 1.220 metro asfaltatzea; Ferdaiako bidean, ur biltegiraino, 450 metro bide asfaltatzea; Aldabeko pistan 140 metrotan asfaltoa zabaltzea eta, azkenik, Teilerietako bidearen beste zati batean 400 metro asfaltatzea. Bestalde, Arbizuko Udalak erabaki zuen udaletik ateratzen diren idatzi guztiak ele bitan ateratzea. Aldi berean, udalak erabaki zuen udalean sartzen diren proiektu, txosten eta agiri guztiak bi hizkuntza ofizialetan idatziak egotea. Landa hotelaArbizuko Udalak Turismo Departamenduari landa hoteleko lanak despeditzeko epea luzatzeko eskatuko dio. Turismo azpiegituraren lanak azarorako despedituta egon behar zuten, baina aurreikusitakoak baino lan gehiago egin direnez guztia atzeratu da. Aurreikusita zegoen sotoan urarendako ubide bat agerian uztea. Baina bigarren bat agertu zen eta hari tokia egiteko sotoa bera handitu behar izan zen. Sotoa handitzean eraikin guztia ere handitu da. Hala, aurreikuspen batzuk aldatu egin dira eta landa hotelak bi jangela izanen ditu. Gainera, gelak handiagoak izanen dira. Baina aldaketak ez dira horretara mugatzen. Uraren indarrez mugituko den errota martxan ikusteko aukera emanen du Arbizuko landa hotelak. Errotarriak eta gainontzeko tresneria guztia ikusgai izanen dira. Horregatik epeak luzatu eta lanak despeditzeko baimena eskatu du udalakInformazioaArbizu gasez hornitzeko hitzarmena sinatu zuten udalak eta Gas Navarra enpresak. Dagoeneko Utzubar industrialdetik herrira gasa eramanen duen hoditeria jarri da. Orain enpresa hornitzailea lanean hastea besterik ez da falta. Bitartean, Gas Navarrarendako lanean ari den Gas Chial enpresak arbizuarrek gas horniketaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko pertsona bat jarri du. Arduradun hori astearte eta ostegunetan izaten da Arbizun, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, Arbizuko Udalak jakinarazi du jubilatuen elkartea errentan emateko deialdia egin duela. Interesatuek euren eskaintzak azaroan egin ditzakete Arbizuko herriaren etxean. Han bertan jasoko dute informazioa ere.