Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxerat-ek arartekoari esan zion, bere ustez, presoen egoeraren errudun estatuek duten espetxe politika dela eta oinarrizkoa den osasun eskubidea ukatzen dutela salatu zuen. Enerizen aurrean kexu azaldu zen Etxerat "medikuen asistentzia oso eskasa eta kalitate txarrekoa" delako eta konfiantzazko medikua ikusteko "zailtasunak eta ozAstelehenean bildu zen Etxerat-eko ordezkaritza bat Nafarroako Ararteko Francisco Javier Enerizekin. Presoen senideak biltzen dituen erakundea ordezkatuz Jose Campos, Bautista Barandallaren bikotea, eta Marilo Gorostizaren ahaideak izan ziren. Haien senideen kasuen berri emanez espetxeetan preso eta gaixo daudenen egoera zein den azaldu zioten Nafarroako Arartekoari.topoak" dituztelako. Etxerat-ek gaineratu zuenez, "medikua bisitatu eta gero tratamenduak jarraitzeko eta botikak lortzeko oztopoak daude". Francisco Javier Enerizek Etxerat-eko ordezkarien hitzak entzun eta gero azaldu zien berak espetxe arloan ez duela eskumenik. Hala ere, jasotako kexak Espainiako arartekoari eta Espainiako Gobernu Ordezkariari igorriko zizkiela hitz eman zuen.