Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lore eskaintza izan ohi da egun honen berezitasun nagusia eta gaurkoan kanpo santuen itxura guztiz aldatuko da. Aurretik hilobiak garbitzen eta ingurua txukuntzen jende mordoa bildu da gaurko dena prest egon zedin.Batzuk baratzean gaurko propio landatutako loreak bilduko dituzte, eta beste askok, gehienek, erosi eginen dituzte. Krabelinak, arrosak, lore bitxiak.... dena delakoak familiakoak eta lagunak oroitzeko asmoz. Gaurkoa jai eguna izanik jende askok zubia eginen du gaur hasi eta domeka bitartean beraz, asteburu luzea dago aurretik. Ziurrenik ugariak izango dira asteburu honetan jendearen joan etorriak