Eliza eta ermita inguruko lanen egitasmoetan aldaketak proposatu ditu udalak

Guaixe 2007ko urriaren 31

Olaztiko Udalak erabaki hori hartzeko argudiatu du aldi berean lan asko daudela martxan eta udal kutxak ez duela denetarako ematen. Herriaren etxetik azaldu zaigunez bi herri lan horiek inolako diru laguntzarik gabe egiten ari da Olaztiko Udala. Bitartean lanak geldi daude. Eliza eta ermita inguruan sareak berritu, lineak lurperatu eta kaleak zolatzeko egitasmoa da egina dagoena. Olaztiko Udalak egitasmoa idatzi duen enpresari aldaketa gehien eliza inguruko lanetan proposatu dizkio: elizaren iparraldean lorategi botanikoa jarri eta eraikina argiztatzeko ideia kentzea. Ermita inguruan, berriz, besteak beste iturriren bat kenduko litzateke. Esan bezala, proposatutako aldaketak paper gainean ikusteko zain dago Olatzagutiako UdalaBestalde, aurreko astean egindako bilkuran Olaztiko Udala Portland enpresak eskatutako Ingurumen Baimen Integratuaren kontra azaldu zen. Udala hondakinak balorizatzearen kontra azaldu zen. Bestalde, gai horretan udala aholkatu eta defendatzen duen abokatua aldatu behar ote den erabakitzeko dago.