Sukaldaritza begetarianoan diplomatuak

Guaixe 2007ko urriaren 31

Ikastaroko irakasle izan den Aitor Etxeberriak azaldu zuenez, galdera bati erantzun nahian egin zen ikastaroa: zer presta dezakezu jatetxean barazkijale bat datorrenean? Aitorrek berak esan zuenez ikastaroan "eskura ditugun produktu normalekin plater oso goxoak egiten ikasi dugu. Gero sukaldaritza begetarianoan sakontzeko aukera ere izan dugu". Udaleko batzordeko kideek 17 ikasleei diplomak banatu zizkieten. ZergatiaUnai Hualdek azaldu zuenez, "udaletik ostalaritzan hobetzeko asmoz prestakuntza ikastaroak eskaintzea egoki jo genuen. Iaz pintxoei buruzkoa izan zen. Aurten ideia berriak sortu ziren eta sukaldaritza begetarianoari buruzko ikastaroa egitea erakargarria izanen litzatekeela iruditu zitzaigun". Alkateak azaldu zuenez, aurtengoan ostalaritzako langileendako eta gaian interesa zutenei zuzendua izan da ikastaroa. Altsasuko Udalak % 100ean subentzionatu du ikastaroa.