AHT-aren aurkako egun arrakastatsua Arbizun

Guaixe 2007ko urriaren 31

Arbizura Sakanako gainontzeko herritako jendea hurbildu zen, gazteak eta hain gazteak ez zirenak ere. Egunari hasiera pankarta lehiaketarekin eman zitzaion. Ondoren bideo emanaldia izan zen.Bazkaltzeko 25 pertsona inguru Aldabide elkartean bildu ziren. Haren atzetik herriko etxean hitzaldia izan zen eta horren ostean, 19:00etan, manifestazioari eman zitzaion pasu. Zanpantzarrek eta abiadura handiko trenaren aurkako herensuge batek animatu zuten aldarrikapena, baita AHT-aren kontrako mezuak zituzten era guztietako karteltxoek ere. Eztarria lehor, triki-bertso poteoa izan zen herriko tabernetan barrena. Eguna ixteko, elkartean kontzertuak izan ziren eta eguna gaueko ordu txikitaraino luzatu zen.