Drogaren kontrako sarekada larunbat gauean

Guaixe 2007ko urriaren 31

Lekukoek adierazi digutenez, Foruzaingoaren jarrera "zakarra" izan zen. Tabernako bezero guztiak paretan kontra jarri zituzten. Banaka-banaka miatu omen zituzten horretarako oinetakoak eta zenbait arropa kendu araziz. Sarekada berria azkar zabaldu zen eta Foruen plazan, Foruzainen aurrean, adin guztietako 100 pertsona inguru biltzera iritsi ziren. Foruzainek beraien presentzia kide gehiagorekin indartu zuten. Sarekadak irauten zuen bitartean Unai Hualde alkateak eta Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano foru parlamentariak polizia buruarekin hitz egin zuten. Baina ez zuten ezer lortu. Ordu bata eta erdi aldera, Foruzainek alde egin zutenean bildutakoek denetarik esan zieten.