Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txapelketako lehen kanporaketa larunbatean Elizondon jokatuko da. Bakarlari, bikote eta taldeen artean dozena bat izanen dira Lur aretoko eskenatokia zapatuko dutenak. Horien artean dago Josune Razkin. Jendaurrean berak sortutako doinu bat defendatuko du: Basurde sakandarra. Uhartearrak kantua trikitixa doinuekin lagunduko du. Elizondokoaren ondoren txapelketako bigarren kanporaketa azaroaren 9an jokatuko da, Burlatan. Haren akaberan esanen du epaimahaiak azaroaren 17an jokatuko den finalerako zeinek lortu duen txartela.