Sandra Vilches Bengoetxea Miss Nafarroako finalera

Guaixe 2007ko urriaren 31

Izurdiagakoak Tuteran Miss Noboo izendapena lortu zuen. Horrek sari moduan book profesionala egiteko aukera du. Jakina denez, Sandra iaz koroa eskuratzetik gertu egon zen eta lehen finalista izan zen.Orain arteko finalerako txartela lortu dutenek eta larunbatean Tafallan eta azaroaren 17an Elizondon sailkatzea lortzen dutenen artean jokatuko da Nafarroako Miss eta Mister koroa. Hori abenduaren 9an jakinen da, Barañaingo auditorioan eginen den ekitaldian.