Lakuntzarrek liderraren kontra galdu

Guaixe 2007ko aza. 5a, 00:00
Lagun Artea preferente mailako liderra den Lagunak taldearen kontra aritu zen jokoan etxetik kanpo eta 2-1eko markagailuarekin partida galdu egin zuen. BaraƱaingoak nagusi izan ziren neurketan. 2-0ko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia eta 2.ean Lagun Arteak penaltiz baino ez zuen lortu bere tanto bakarra. Lakuntzako taldea, une honetan, 10.a da sailkapen nagusian ligan zehar eskuratu izan dituen 13 puntuei esker. 1 multzoan jokoan diharduten 16 taldeen artean 3 ekipo daude puntu kopuru berarekin. Datorren jardunaldian, etxean, Lagun Artea, sailkapenean 8.a den, Amaia taldearekin arituko da.