MRA Navarrak bere mailarik politena erakutsi zuen

Guaixe 2007ko aza. 5a, 00:00
Etxean MRA Navarrak garaipen polita erdietsi zuen Zaragoza taldearen kontra 6-3 markagailuari esker. 2. zatian Irurtzungo taldeak bere hoberena atera zuen eta joko ederra erakutsita lortu zuen garaipena. Denbora guztian MRA aurretik joan zen markagailuan, 3-3koa eman zenean izan ezik. Hala ere, Imanol Agirreren mutilak kementsu aritu ziren eta aipatutako 6 eta 3koa lortu zuten. Garaipen horri esker, MRA Navarra sailkapen nagusian 3.a da 18 punturekin eta liderra den Bartzelona taldearengandik 2 puntutara baino ez dago. Datorren jardunaldian, talde irurtzundarra Playas de Castellon taldearen kontra arituko da.