Uhartearrek gol sorta polita

Guaixe 2007ko azaroaren 6a

Aralar Mendi taldeak iragan larunbatean etxean jokatutako neurketa irabazi egin zuen eta nagusitasun osoz liderra izaten jarraitzen du. Asteburukoan Nafarroako Unibertsitateko taldearekin aritu zen eta 8-3ko markagailuarekin amaitu zen partida. Uhartearrek 2007-2008ko denboraldi ofiziala hasi zenetik, neurketa guztiak irabazi dituzte. Aralar Mendi 1. multzoko buru da eskuratu dituen 15 puntuei esker. 7. jardunaldian Uhartekoek Viariaren kontra jokatuko dute Basoko kiroldegian. Neurketa hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.  Viaria taldea sailkapeneko goiko postuetan da, hartara lehia bizia aurreikusten da biharko.