Berriz galdu

Guaixe 2007ko azaroaren 6a

Beste behin Altsasuk galdu egin zuen.  Taldeak denboraldia hasi zenetik ez du garaipenik erdietsi. Asteburukoan Lagunak ekipoa izan zuen aurrez aurre, eta 45-66ko markagailuarekin Barañaingoak egin ziren garaipenarekin. Altsasuko taldeak bere neurketa guztiak galdu egin dituenez, azkena da sailkapen nagusian 5 punturekin, Txantrea taldea berriz liderra da. 6.jardunaldian altsasuarrak Ursulinas taldearekin lehiatuko dira. Neurketa hori Ursulinasen kiroldegian izanen da bihar arratsaldeko 16:00etan.