Xota punturik gabe etxera

Guaixe 2007ko azaroaren 6a

Larunbean Xota taldean Gernikarekin neurtu zen etxetik kanpo eta 4-1eko markagailuarekin neurketa galdu egin zuen. Talde bizkaitarrak sailkapeneko lehen postuetarako borrokan murgildua da eta puntu bila atera zen kementsu zelaira. Ongi aritu ziren Gernikarrak, eta Irurtzungo taldeari zer egiteko gutxi utzi zion.  8. jardunaldiaren ostean, talde irurtzundarra jokoan dabilen 2. multzoko azken aurreko postuan dago. 5 puntu baino ez ditu eskuratu 2007-2008ko ligan. Datorren neurketa bihar Aretxabaleta taldearen kontra jokatuko du. Azken hori taulan 5.a da 15 punturekin. Hortaz, Xotarentz partida konplexua aurreikusten da.