Gaurko egunean Guerrero eta Flores talderik gabe

Guaixe 2007ko azaroaren 7a

Oskar Guerrero altsasuarra azken urtean Fuerteventura-Canariasen zuzendari izan da, desagertu zen Kaiku ekipoko zuzendari 2 urtez izan eta gero. Txirrindularitza garai zailetatik pasatzen ari dela kontuan hartuta, Fuerteventurak ez du beharrezkoa lukeen babes ekonomikoa lortu eta ezin izango da talde profesional izan datorren denboraldian. Hori dela eta, gutxienez talde kontinentala izateko eskaera egin du Guerreroren taldeak eta hori posible izango den abenduan argituko da. Bitartean, zuzendari altsasuarraren etorkizun profesionala kolokan da. Era berean, aurreko denboraldian ekipo horretako txirrindulari zen Floresek oraindik orain ez du talde profesionalik lortu eta bere jarraibide profesionala txirrindularitzaren munduan ere, mailarik gorenean bederen, arriskuan da.