Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bestalde, Arakilgo Udalak "faltan bota du Sakana eta Nafarroa osoko behar errealen sakoneko eztabaida egon ez izana". Udalak ziurtatu duenez "joan-etorrien % 90 distantzia txikikoak dira, ondoko hiriburutara kasu, eta horretarako ez digu AHT-k balio". ArrazoiakAldi berean agintari arakildarrak "ibarreko biztanleen osasunarekin kezkatuta" daude, "AHT-k sortutako hotsa aholkatua baino handiagoa delako" eta "behar duen elektrifikazioak (25.000 v korronte alternoan) eremu elektromagnetikoa sortzen duelako". Arakilgo Udalak onartutako txostenean jasotzen denez, "eremu horrek katenariatik 200 eta 800 metro bitartean eragina du. Frogatuta dago kaltegarria dela pertsona, abere eta faunarendako". Aldi berean, AHT-ren egitasmoak ekarriko duen "paisaia-inpaktu eta ingurumen-inpaktu izugarria ez du ulertzen" Arakilgo Udalak. Egun dagoen trenbide azpiegitura "ona" dela esan eta AHT-ren egitasmorako aurrekontua egungo trenbide azpiegitura berritzera bideratzeko proposatu du Arakilgo Udalak, "geltokiak zabalduz, geldiuneak eta tren kopurua ugarituz, tresneria teknikoak hobetuz, langile gehiago hartuz". Horrekin batera udal arakildarrak merkantzia garraioa errepidetik trenbidera pasatzea proposatu du, "CO2 eta beste isuri kutsatzaileak murrizteko" eta, aldi berean, gogorarazi du AHT bidez ezin direla merkantziak garraiatu. AkordioakArakilgo Udalak onartu du eskatzea Parlamentuan "Nafarroako garraio behar errealak zein diren aztertu eta eztabaidatu dadila, ingurumen-inpaktu eta gizarte kostuei dagokien txostenekin batera". Horrekin batera, Arakilgo Udalak eskatu du "Nafarroako trenbidearen etorkizuna eta Europarako lotura egungo azpiegitura erabiliz eta hobetuz egitea eta bidaiariak eta merkantziak eraman ditzala". Hartutako erabakia erakundeei jakinaraziko die Arakilgo Udalak, harekin bat egin dezaten.