Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontzentrazioan sarekada baten itxura antzeztu zuten gazteek, paretari begira jarri ziren besoak goian eta hankak zabalik zituztela. Ohar baten bidez salatu egin dute "azken aldian gure herrian bizi izan ditugun hilabete gogorrak". Gehitu dutenez polizia ezberdinek "beraien gorrotoa eta ezin egona kaleratu dute herritarren aurka, gazteen aurka batez ere". Hori "okupazio polizial, katxeo, identifikazio, mehatxu" eta abarren bidez egiten dela nabarmendu du Altsasuko Errepresioaren Aurkako Batzarrak. Erakunde bera "nazkaturik" agertu da "PSOEk eta UPNk zuzentzen duten polizien errepresioaz eta, batez ere, Altsasuko Udala gobernatzen duen NaBairen utzikeriaz".