Mingain urdinaren gaitzagatik kontrol zorrotzak

Guaixe 2007ko azaroaren 8a

Birusarekin kutsatutako Culicoides eltxoen ziztada bidez zabaltzen da gaitza eta adituen esanetan ez du inolako eraginik gizakiengan. Gaixotutako animalien esne edo haragi kontsumoa ez da osasunarendako arriskutsua.Gipuzkoako 9 kasu horien gertutasuna dela eta Nafarroako Gobernuak prebentzio neurriak hartu ditu. Horretarako 3 areatan banatu dute herrialdea eta Gipuzkoatik 20 km-tara dauden abereei analisi klinikoak eginen dizkiete. Distantzia horretatik 150 km-ko radioa hartu arte, azienden mugimendua baimentzeko kontrolak zorrotzagoak izanen dira. Herrialdeko agintariek lasai egoteko deialdia luzatzeaz gain gomendio batzuk ere eman dizkiete abeltzainei: aziendak bilduta izatea, eltxoetatik babestuta egotea eta edozein susmo izanez gero albaitariarenera lehenbailehen joateko.