Folk doinuzko ametsak

Guaixe 2007ko azaroaren 9a

2002. urtetik zikloak munduko folk doinuak ekartzen ditu aipatutako herrietara. Irurtzunen, aurten, 3 zaporetako folk doinuak dastatzeko aukera izanen da. Zuberoko zaporeaFolk ametsetan zikloari Maddi Oienhartek emanen dio hasiera. Bere emanaldia gaur, ostirala, 21:30ean izanen da Irurtzungo kultur etxean. Hara biltzen direnak Maddik modu liluragarrian abesten duen Zuberoako kanta era aberatsarekin eginen dute topo, folk ametsen bidez Zuberoa puska bat Irurtzunera ekarriz. Herri kantagintzan egin ohi denez ahotsa da nagusi bere kantagintzan. Baina badaki beste estiloetara moldatzen. Hala egin zuen Josetxo Goia-Ariberekin jazz doinuz beteriko Ilhargi Min diskoan. Disko hark zabaldutako bidean sakonduz, instrumentuen laguntzaz, bere mundua ezagutzera gonbidatu gaitu. Zapore gehiagoFolk ametsetan zikloak Kamerun eta Kataluniako musikaren zaporeak ezagutzeko aukera ere emanen digu. Hilaren 16an, Justin Tchatchoua eta The Afro-Bras band taldea izanen dira Irurtzungo kultur etxeko eskenatokian. Hilaren 18n, berriz, Kataluniako Les Violines taldeak haien herriko, Pirinioetako eta beste herrialde batzuetako musika zaporeak ekarriko ditu. Haien emanaldiarekin bukatuko da folk ametsa.